SERVAS ESPAÑA

EUSKARA

 

SERVASEK ONGIETORRIA EMATEN DIZU ETA GUREKIN BAT EGITERA ANIMATZEN ZAITU.

" Adiskidetasun bakoitzarekin munduko pakearen oinarriak sendoki ipintzen ditugu. Arnasten dugun momentu eta ekintza bakoitzarekin, bortxakeriarik gabeko erreinua eraikitzen ari gara. Hau da gizabanakoen izpirituaren benetako etxea."

                    Mahatma Gandhi

 

SERVAS ideien elkartrukea eragiten duen nazioarteko elkarte bat da , bizimodu, tradizio eta kultura ezberdinak ulertzen laguntzeko. Pakearen alde, biolentziarik gabeko bidean lan egiten duenaren ahaleginak euskarritzen ditu mundu osoan zehar.

130 lurraldetan banaturiko 14.000 anfitrioik osatzen dute. Anfitrioi hauek, bisitatutako lurraldeko pertsonekin, turista soilak baino askoz kontaktu handiagoan interesatuta dauden bidaiariak hartzen dituzte. SERVAS ez da hotelen alternatiba bat.

Mundu osoko pertsonen arteko ulermena eragitea da SERVASen helburu nagusia, bertako partaideen artean pertsona eta famili kontaktu bat erraztuz.

PAKEA ETA SERVAS

II. mundu gerratea amaitzean, munduan justizia, komunikazioa eta pakea lortzen lagunduko zuten mugimendu eta elkarteak sortzeko interes orokor bat izan zen.

SERVAS, 1949an Askov, Dinamarkan jaio zen. Lurralde ezberdinetako ikasle talde batek, "peacebuilders" izeneko dohainiko hospitalitatedun lan-ikasketa-bidaia sitema bat ideiatu zuten. Gazte gendeak pakearen bideak ezagutzeko eta beraiek bezala, gizarte justu eta bakezaleagoko baten bila zebiltzen beste talde batzuekin, loturak sortzeko erabiliko zutela uste zuten.

1950ean antolatu zen lehenengo bilera. Bertan sortu ziren lehenengo antolakuntza estatutoak, funtsean ez direnak aldatu. Hitz bitan, "bidaiari onartuek" lurralde ezberdinetako zerrendak jaso eta hospitalitatea eskatzeko sistema bat artikulatzen saiatu ziren.

Denbora batez etxean hartuak izango ziren eta bertako ekintzetan lagunduz, gizarte egoera aztertuz eta munduan elkar hobeto ulertzeko ideiak trukatuz parte hartuko zuten.

Haserako "Pake egileak" izena SERVAS izenera aldatu zen, esperantoz laguntzen dugu, zerbitzatzen dugu...esan nahi duena.

Haseran, nola bidaiariak hala anfitrioiak nazioarteko lantalde bakezale eta humanitarioetan serioski konprometituta zeuden. Urteak joan hala, eta urtero ospatzen ziren bileratako gai nagusia izan ondoren, SERVAS ek irekiago izan behar zuela eta jentalde ezberdinei aukera ematea erabaki zen. Honela, nahiz eta elkarte bakezaleetan zuzenki parte hartu ez arren, planeta hau osatzen dugun pertsonen arteko ulermena lortu nahi dutenei ere lekua egin zitzaien.

1974an, SERVAS Espainiara iritsi zen. Beste lurraldeetan gertatu zen bezala, mantso baina sustraitik errotu zen. Gaur egun hirureun bat lagun gara Espainiako listetan azaltzen garenak.

Agian ez da gure esku egongo beste mundu gerrate bat galeraztea, baina ezjakintasuna besterik adierazten ez duten funtsikgabeko prejuizio zaharrak kentzeko lan egin behar dugula deritzogu. Eta batipat, lurralde bat barrutik ezagutzeko eta beste alde errealago bat azaltzeko aukera eman dezakegula, geure etxea haseran ezezagun eta gero seguraski lagun on bihurtuko den bati irekiz.

LAGUNAK egitea, lagunak hizki handiz, SERVASen beste helburu garrantzizkoetako bat da.

SERVAS MUNDUAN

SERVAS ehun lurralde baina gehiagotan dago. Lurralde bakoitzean SERVAS nazio ordezkari baten inguruan antolatzen da . Berak lantalde baten ekintzak koordinatu eta garatuko ditu.

Talde honen lanik garrantzitsuena bidaiari eta anfitrioi potentzialekin kontaktua lortzea izango da eta SERVASen antzerako helburuak dituzten beste erakundeekin koordinazioa garatzen saiatuko da.

Nazioarteko Koordinatzaileak nazio Idazkariekin ohizko topaguneak egiteaz arduratzen dira eta informe eta estadistika datuak formulatzen dituzte.

Urtero argitaratzen dira lista batzuk non partaideen izenak, helbidea, telefonoa eta beste zenbait datu agertzen diren. Hala nola, etxera iristeko moduak, zenbat pertsona har ditzaken, lanbidea , zaletasunak, hitzegiten dituen hizkuntzak, bisitatutako lurraldeak e.a.

Lista hauek konfidentzialak dira eta gure elkarteko partaide izanik eskatzen dituen pertsona guztiei eskuratzen zaizkie.

SERVAS guztiz borondatezko eta altruista da. Antolakuntza karguak ez dira ordaintzen. Helburu bakezalea du eta apolitikoa da.

ONUk onetsia du SERVAS eta 1973tik ONU ko gizarte eta ekonomia kontseiluan ONG bezala azaltzen da.

 

ANFITRIOI-BIDAIARI SISTEMA

SERVASeko gauza interesgarrienetako bat elkargoa osatzen duten pertsonen aniztasuna da eta honi esker gizatalde baten idiosinkrasiara gerturatu gaitezke.

Partaide batzuk nahiko kontserbadoreak dira, badira beste batzuk imaginazioarekin lana egiten dutenak ingurune hobe eta kooperatiboago bat lortzeko.

Badira beste partaide batzuk nahiz eta ez diren oso aktiboak beraien jentaldearen arazoei irtenbideak ematen, beraien etxeko ateak irekitzen dituzte aktiboak direnentzat.

Gainera SERVASekin antzekotasunak dituzten pertsona eta erakundeak aurkeztu ditzazuke. Hau honela, familiak bere etxeetan topatzea lehen pausoa besterik ez zen izango jentalde berri bat ezagutzeko. Baliteke jentaldeak nola aldatzen eta hazten diren ulertzeak, zure bizitza eta besteena zein garrantzitsua denari buruz kontzientziatzen laguntzea.

Gutako edozeinek pakearen bidean egin ditzakegun gauza eraikitzaile guztiez konturatzen garenean, Gizatasunari ate bat irekitzen ari gatzaio eta konponbidearen parte bihurtzen gara. " Jende normala" hau asimilatzeko gai izaten denean, Bake finko eta iraunkor baten oso gertu egongo gara. SERVAS, ANFITRIOI-BIDAIARI sisteman oinarritzen da. Honela, partaide bakoitzak Servas-bidaiari izateko aukera izango du beste lurralde bat bisitatzen duenean eta Servas-anfitrioi bere bizilekuan. Egoera bietan, beti konprometituko da errespetu eta elkarbizitza arau batzuk betetzera.

ANFITRIOIAK

Anfitrioiak SERVASek onartutako edozein bidaiariri bi egunetako doainiko lojamendua eskeintzen du. Nahi badu, bidaiarekin hitzegin eta gero egonaldia luzatu ahal izango du. Ez dago deitu edo idazten dieten bidaiari guztiak hartzera derrigortuta. Hauen onarpena anfitrioiari ongi etortzen zaionaren arabera egongo da.

Anfitrioiak ez du pentsatu behar bisitari bat hartzeak ohiturak aldatzea esan nahi duenik. Bidaiaria da anfitrioiaren bizi sistemara moldatu beharko duena.

SERVAS bidaiariek nahi dutena da, anfitrioiak beraien eguneroko bizitzan ezagutzeko aukera izatea eta, denbora motz batez, beraien familiako parte izatea. Honen bidez, bisitatutako lurraldearen kultura eta idiosinkrasia zuzenago ezagutuko du.

Anfitrioia ez dago derrigortuta denbora osoa bisitariarekin egotera, berari lagunduko dio nahi duen denboraz, askatasun osoz.

Bidaiariak abisatu beharko duen modua eta zenbat aurrez, zerrendan azaltzen da. Inoiz ezingo da anfitrioiaren etxean azaldu, aurrez ez badago inbitatuta.

Momentuan lojamendurik eskeintzerik ez dutenak baina SERVAS en fundamentuekin konprometituta sentizen direnak GIAk dira. Pertsona honek, barruko antolamendu lanetan lagunduaz gain, bidaiariari non lo egina aurkitzen lagundu, hiria erakutsi, jatera inbitatu e.a. egin ditzake. Baina batipat eritziak azaldu eta biei interesatzen zaizkien gaietaz hitzegin.

BIDAIARIAK

Lurralde baten idiosinkrasia "in-situ" ezagutzea nahi baduzue, bertako biztanleekin elkarbiziz, beraien mundua, ohiturak eta ekintzak ezagutuz, SERVASek bost kontinentetan sakabanaturik zuek hartzeko prest dauden pertsonen listak eskeintzen dizkizu. Zurekin interes edo zaletasunetan bat datozenak aukeratu ditzakezu. Servas-bidaiaria elkarrizketa pertsonal batean onartua izan behar du.

Orohar, bi egun bakarrik pasako ditu anfitrioiak zuzenean ez badu behintzat luzaroago gelditzera gonbidatzen.

Behin aukeratutako lurraldera iritsitakoan, aurrez kartaz edo telefonoz kontaktatutako pertsonari iritsi dela konfirmatuko dio( listan ipintzen duenaren arabera). Anfitrioiaren etxera iritsitakoan, behar den bezala sinatutako eta seilatutako eskutitza erakutsiko du.

Lurralde baten ezagutza sakonago bat lortzeko asmoz, hiri handietatik urrun eta orokorrean bisitari gutxi jasotzen dituzten anfitrioiak bisitatzea aditzera ematen da.

Bidaiariarengandik jarrera zuzen eta egokia izan dezan espero da. Gomendagarria da bisitatzera doan lurraldeari buruz irakurtzea.

SERVAS konfidantzan oinarritzen da eta ezingo luke beragabe aurrera egin. Tolerantea izatea eta agian eritzi ezberdinak izan eta era ezbedinean bizi direnetara irekiak egotea beharrezkoa da.

SERVAS-bidaiari bezala parte hartzea nahi duzunean bidali iezaguzu, gutxienez bidaia hasi baino bi hilabete lehenago, eskutitz bat esanez zein lurralde bisitatu nahi dituzuen.

Guk Aurkezpen Eskutitz bat bidaliko dizugu eta behin hau seilatu ondoren, zure Servas-bidaiari kreditapen pertsonala izango da.

SERVASERA INSKRIPZIOA

Lagun talde honetako partaide izan nahi baduzu, zure etxetik gertuen dagoen enbidearekin kontaktuan jarri zaitez elkarrizketa bat lortzeko eta bertan argituko zaizkizu izan ditzakezun dudak.

KOORDINATZAILEEN ZUZENBIDEAK

ORDAINKETAK:

SERVAS ESPAÑAn inskribatzeko 12 € pztako ordainketa egin behar duzu. Ondoren, urtero, 13 € ordainketa egin beharko da.

Besteetara irekitzeko ideia gustatu eta gurekin bat egingo zarela espero dugu.

Laister arte ¡

Servas informazio Euskadi

servaseuskadi@gmail.com

informazio Euskadi

 

 

SERVAS ESPAÑA

Idazkari nagusia – Lehendakari

 

 

servas.spain@gmail.com