SERVAS ESPAÑA
EUSKARA
SERVASEK ONGIETORRIA EMATEN DIZU ETA
GUREKIN BAT EGITERA ANIMATZEN ZAITU.
" Adiskidetasun
bakoitzarekin munduko pakearen oinarriak sendoki
ipintzen ditugu. Arnasten dugun momentu eta ekintza bakoitzarekin, bortxakeriarik
gabeko erreinua eraikitzen ari gara. Hau da gizabanakoen izpirituaren benetako
etxea."
Mahatma Gandhi
SERVAS ideien elkartrukea eragiten duen
nazioarteko elkarte bat da , bizimodu, tradizio eta kultura ezberdinak ulertzen
laguntzeko. Pakearen alde, biolentziarik gabeko
bidean lan egiten duenaren ahaleginak euskarritzen ditu mundu osoan zehar.
130 lurraldetan banaturiko 14.000
anfitrioik osatzen dute. Anfitrioi hauek, bisitatutako lurraldeko pertsonekin,
turista soilak baino askoz kontaktu handiagoan interesatuta dauden bidaiariak
hartzen dituzte. SERVAS ez da hotelen alternatiba
bat.
Mundu osoko pertsonen arteko
ulermena eragitea da SERVASen helburu nagusia,
bertako partaideen artean pertsona eta famili kontaktu bat erraztuz.
PAKEA ETA SERVAS
II. mundu gerratea amaitzean,
munduan justizia, komunikazioa eta pakea lortzen
lagunduko zuten mugimendu eta elkarteak sortzeko interes orokor bat izan zen.
SERVAS, 1949an Askov, Dinamarkan jaio zen. Lurralde ezberdinetako ikasle talde
batek, "peacebuilders" izeneko dohainiko hospitalitatedun lan-ikasketa-bidaia sitema bat
ideiatu zuten. Gazte gendeak pakearen
bideak ezagutzeko eta beraiek bezala, gizarte justu eta bakezaleagoko baten
bila zebiltzen beste talde batzuekin, loturak
sortzeko erabiliko zutela uste zuten.
1950ean antolatu zen lehenengo
bilera. Bertan sortu ziren lehenengo antolakuntza estatutoak,
funtsean ez direnak aldatu. Hitz bitan, "bidaiari onartuek" lurralde
ezberdinetako zerrendak jaso eta hospitalitatea
eskatzeko sistema bat artikulatzen saiatu ziren.
Denbora batez etxean hartuak
izango ziren eta bertako ekintzetan lagunduz, gizarte egoera aztertuz eta
munduan elkar hobeto ulertzeko ideiak trukatuz parte hartuko zuten.
Haserako "Pake egileak" izena SERVAS
izenera aldatu zen, esperantoz laguntzen dugu, zerbitzatzen dugu...esan nahi
duena.
Haseran, nola bidaiariak hala anfitrioiak
nazioarteko lantalde bakezale eta humanitarioetan serioski konprometituta
zeuden. Urteak joan hala, eta urtero ospatzen ziren bileratako gai nagusia izan
ondoren, SERVAS ek irekiago
izan behar zuela eta jentalde ezberdinei aukera
ematea erabaki zen. Honela, nahiz eta elkarte bakezaleetan zuzenki parte hartu
ez arren, planeta hau osatzen dugun pertsonen arteko ulermena lortu nahi
dutenei ere lekua egin zitzaien.
1974an, SERVAS
Espainiara iritsi zen. Beste lurraldeetan gertatu zen bezala, mantso baina
sustraitik errotu zen. Gaur egun hirureun bat lagun
gara Espainiako listetan azaltzen garenak.
Agian ez da gure esku egongo
beste mundu gerrate bat galeraztea, baina
ezjakintasuna besterik adierazten ez duten funtsikgabeko
prejuizio zaharrak kentzeko lan egin behar dugula
deritzogu. Eta batipat, lurralde bat barrutik
ezagutzeko eta beste alde errealago bat azaltzeko aukera eman dezakegula, geure
etxea haseran ezezagun eta gero seguraski
lagun on bihurtuko den bati irekiz.
LAGUNAK egitea, lagunak hizki
handiz, SERVASen beste helburu garrantzizkoetako bat
da.
SERVAS MUNDUAN
SERVAS ehun lurralde baina gehiagotan dago.
Lurralde bakoitzean SERVAS nazio ordezkari baten inguruan
antolatzen da . Berak lantalde baten ekintzak koordinatu eta garatuko ditu.
Talde honen lanik garrantzitsuena
bidaiari eta anfitrioi potentzialekin kontaktua lortzea izango da eta SERVASen antzerako helburuak dituzten beste erakundeekin
koordinazioa garatzen saiatuko da.
Nazioarteko Koordinatzaileak
nazio Idazkariekin ohizko topaguneak egiteaz
arduratzen dira eta informe eta estadistika datuak
formulatzen dituzte.
Urtero argitaratzen dira lista
batzuk non partaideen izenak, helbidea, telefonoa eta beste zenbait datu
agertzen diren. Hala nola, etxera iristeko moduak, zenbat pertsona har
ditzaken, lanbidea , zaletasunak, hitzegiten dituen
hizkuntzak, bisitatutako lurraldeak e.a.
Lista hauek konfidentzialak dira
eta gure elkarteko partaide izanik eskatzen dituen pertsona guztiei eskuratzen
zaizkie.
SERVAS guztiz borondatezko eta altruista da.
Antolakuntza karguak ez dira ordaintzen. Helburu bakezalea du eta apolitikoa
da.
ONUk onetsia du SERVAS eta 1973tik ONU ko gizarte
eta ekonomia kontseiluan ONG bezala azaltzen da.
ANFITRIOI-BIDAIARI SISTEMA
SERVASeko gauza interesgarrienetako bat elkargoa
osatzen duten pertsonen aniztasuna da eta honi esker gizatalde baten
idiosinkrasiara gerturatu gaitezke.
Partaide batzuk nahiko
kontserbadoreak dira, badira beste batzuk imaginazioarekin
lana egiten dutenak ingurune hobe eta kooperatiboago bat lortzeko.
Badira beste partaide batzuk
nahiz eta ez diren oso aktiboak beraien jentaldearen
arazoei irtenbideak ematen, beraien etxeko ateak irekitzen dituzte aktiboak
direnentzat.
Gainera SERVASekin
antzekotasunak dituzten pertsona eta erakundeak aurkeztu ditzazuke.
Hau honela, familiak bere etxeetan topatzea lehen pausoa besterik ez zen izango
jentalde berri bat ezagutzeko. Baliteke jentaldeak nola aldatzen eta hazten diren ulertzeak, zure
bizitza eta besteena zein garrantzitsua denari buruz kontzientziatzen
laguntzea.
Gutako edozeinek pakearen bidean egin ditzakegun gauza eraikitzaile guztiez
konturatzen garenean, Gizatasunari ate bat irekitzen ari gatzaio
eta konponbidearen parte bihurtzen gara. " Jende normala" hau
asimilatzeko gai izaten denean, Bake finko eta iraunkor baten oso gertu egongo
gara. SERVAS, ANFITRIOI-BIDAIARI sisteman oinarritzen
da. Honela, partaide bakoitzak Servas-bidaiari
izateko aukera izango du beste lurralde bat bisitatzen duenean eta Servas-anfitrioi bere bizilekuan. Egoera bietan, beti
konprometituko da errespetu eta elkarbizitza arau batzuk betetzera.
ANFITRIOIAK
Anfitrioiak SERVASek
onartutako edozein bidaiariri bi egunetako doainiko
lojamendua eskeintzen du. Nahi badu, bidaiarekin hitzegin eta gero egonaldia luzatu ahal izango du. Ez dago
deitu edo idazten dieten bidaiari guztiak hartzera derrigortuta. Hauen onarpena
anfitrioiari ongi etortzen zaionaren arabera egongo da.
Anfitrioiak ez du pentsatu behar
bisitari bat hartzeak ohiturak aldatzea esan nahi duenik. Bidaiaria da
anfitrioiaren bizi sistemara moldatu beharko duena.
SERVAS bidaiariek nahi dutena da, anfitrioiak
beraien eguneroko bizitzan ezagutzeko aukera izatea eta, denbora motz batez,
beraien familiako parte izatea. Honen bidez, bisitatutako lurraldearen kultura
eta idiosinkrasia zuzenago ezagutuko du.
Anfitrioia ez dago derrigortuta
denbora osoa bisitariarekin egotera, berari lagunduko dio nahi duen denboraz,
askatasun osoz.
Bidaiariak abisatu beharko duen
modua eta zenbat aurrez, zerrendan azaltzen da. Inoiz ezingo da anfitrioiaren
etxean azaldu, aurrez ez badago inbitatuta.
Momentuan lojamendurik eskeintzerik ez dutenak baina SERVAS
en fundamentuekin konprometituta sentizen
direnak GIAk dira. Pertsona honek, barruko antolamendu lanetan lagunduaz gain,
bidaiariari non lo egina aurkitzen lagundu, hiria erakutsi, jatera inbitatu
e.a. egin ditzake. Baina batipat eritziak
azaldu eta biei interesatzen zaizkien gaietaz hitzegin.
BIDAIARIAK
Lurralde baten idiosinkrasia
"in-situ" ezagutzea nahi baduzue, bertako
biztanleekin elkarbiziz, beraien mundua, ohiturak eta
ekintzak ezagutuz, SERVASek bost kontinentetan
sakabanaturik zuek hartzeko prest dauden pertsonen listak eskeintzen
dizkizu. Zurekin interes edo zaletasunetan bat datozenak aukeratu ditzakezu. Servas-bidaiaria elkarrizketa pertsonal batean onartua izan
behar du.
Orohar, bi egun bakarrik pasako ditu anfitrioiak
zuzenean ez badu behintzat luzaroago gelditzera gonbidatzen.
Behin aukeratutako lurraldera
iritsitakoan, aurrez kartaz edo telefonoz kontaktatutako pertsonari iritsi dela
konfirmatuko dio( listan ipintzen duenaren arabera). Anfitrioiaren etxera
iritsitakoan, behar den bezala sinatutako eta seilatutako
eskutitza erakutsiko du.
Lurralde baten ezagutza sakonago
bat lortzeko asmoz, hiri handietatik urrun eta orokorrean bisitari gutxi
jasotzen dituzten anfitrioiak bisitatzea aditzera ematen da.
Bidaiariarengandik jarrera zuzen
eta egokia izan dezan espero da. Gomendagarria da bisitatzera doan lurraldeari
buruz irakurtzea.
SERVAS konfidantzan
oinarritzen da eta ezingo luke beragabe aurrera egin.
Tolerantea izatea eta agian eritzi ezberdinak izan
eta era ezbedinean bizi direnetara irekiak egotea
beharrezkoa da.
SERVAS-bidaiari bezala parte hartzea nahi duzunean bidali
iezaguzu, gutxienez bidaia hasi baino bi hilabete lehenago, eskutitz bat esanez
zein lurralde bisitatu nahi dituzuen.
Guk Aurkezpen Eskutitz bat
bidaliko dizugu eta behin hau seilatu ondoren, zure Servas-bidaiari kreditapen pertsonala izango da.
SERVASERA INSKRIPZIOA
Lagun talde honetako partaide
izan nahi baduzu, zure etxetik gertuen dagoen enbidearekin
kontaktuan jarri zaitez elkarrizketa bat lortzeko eta bertan argituko zaizkizu
izan ditzakezun dudak.
KOORDINATZAILEEN ZUZENBIDEAK
ORDAINKETAK:
SERVAS ESPAÑAn
inskribatzeko 12 € pztako ordainketa egin behar duzu.
Ondoren, urtero, 12 € ordainketa egin beharko da.
Besteetara irekitzeko ideia
gustatu eta gurekin bat egingo zarela espero dugu.
Laister arte ¡
SERVAS ESPAÑA
Idazkari nagusia – Lehendakari
Dirukontuak eta listen Nazioarteko Koordinatzailea
SERVAS ESPAÑA ko albizte boletinaren
editorea
KOORDINATZAILEAK
Andaluzia
Aragoi
Asturias-Kantabria-Galizia
Gastela-Mantxa – Madril
Gastela-Leon
Katalunia
Valentziako Elkartea-Balearak-Murtzia
Extremadura
Euskal Herria-Nafarroa-Errioxa
Kanariak
ONDORENGO EKINTZAK